Irakaskuntzaren esparruan, bi dira irakasleek beren lanpostuaren arabera izan behar dituzten derrigorrezko Hizkuntza Eskakizunak:
Hizkuntza Eskakizuna (1. HE): irakasgai gisa euskara ematen ez duten irakasleentzat, ez eta euskaraz irakasten ez duten irakasleentzat ere. Horrela, ikasle, guraso, irakasle eta Hezkuntza Administrazioko langileekin euskaraz harremanak izateko behar den hizkuntza gaitasuna izango dute.
Hizkuntza Eskakizuna (2. HE): euskara irakasgai gisa edo euskaraz ematen duten irakasleentzat, harreman- eta irakaskuntza-hizkuntza gisa erabiltzeko gaitasuna bermatuz. 1.HEean zehaztutakoaz gain, irakasgaia euskaraz emateko gaitasuna ere izango du, horrez gain, bere arloan interesgarria den edozein argitalpen euskaraz ulertzeko, ahozko materiala ulertzeko (bideoak, audioak), edozein dokumentu euskaraz idazteko eta ariketak zuzentzeko gaitasuna.