Euskaraldia, euskara ulertzen baina hainbat arrazoiengatik maíz erabiltzen ez dutenei ohiturak aldatzen laguntzen duen gizarte ekimena, azaroaren 18an itzuliko da, inoiz baino ilusio gehiagorekin.
Edizio honen esentzia ezin hobeto laburbiltzen da bere esloganean: “gehiago, gehiagorekin gehiagotan”, honekin, euskaraz dakitenek gehiago, gehiagotan eta jende gehiagorekin erabiltzeko konpromisioa hartzen dute.
Ahobizi eta belarriprest
Baina ekimen hau aurrera atera dadin, garrantzitsua da bi pertsonai desberdin baina elkarren osagarri izatea: belarriprest direnak, “hitz egiterako orduan ondo moldatzen ez direnak”, baina oso ondo ulertzen dutenak eta ahobizi direnak, euskara menperatzen dutenekin bakarrik komunikatzen direnak, jarrerak hurbiltzeko ahaleginak egitea.
Horrela, ahobiziek euskaraz hitz egiten jarraitu behar dute ondo menderatzen ez dutenekin, konfiantza ematen eta gure hizkuntzan mintzatzen lagunduz. Belarriprest direnek gaztelaniaz edo frantsesez ulertu eta erantzutearekin konformatu behar ez duten bitartean, hitz egiten saiatu behar dute hutsegiteak edo barregarrikeriaren beldur hori, gure berbaerak askotan mozten duena, axola gabe.
Izena heman: https://izenematea.euskaraldia.eus/